09:41

Politika

Elkarrizketa Radio Euskadin

Rullek, inbestiduraz: "Bi hilabete ditugu, Katalunian gauza sinestezinak lortzera ohituak gaude"

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

Kataluniako Parlamentuko presidentea zuhur mintzatu da taldeekin egiten ari den bilera errondaz, eta ez du ezein aukera aurreratu nahi izan. Gogora ekarri duenez, 2015ean hauteskundeak errepikatzeko epearen azken egunean, "igande batez", inbestitu zuten Carles Puigdemont presidente.

  • Rull, Parlamentuan.

    Rull, Parlamentuan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Josep Rull (Junts) Kataluniako Parlamentuko presidentea zuhur azaldu da, baina konfiantza osoa agertu du Generalitateko hurrengo presidentea bi hilabeteko epean inbestitzeko aukeraren inguruan. Gogorarazi duenez, Carles Puigdemont "azken egunean, azken arratsaldean, igandea zela" inbestitu zuten, hauteskundeak errepikatzeko epea amaitu aurretik. "Bi hilabete ditugu. Katalunian ezustekoak lortzen ohituta gaude", ziurtatu du.

Radio Euskadiko "Boulevard" saioan telefonoz egindako elkarrizketa batean esan duenez, Rullek ez du ezer aurreratu alderdiekin egiten ari den bilera-sortaren inguruan –gaur ERCrekin, Juntsekin eta PSCrekin batzartuko da–, eta "errespetu osoa" agertu die "alderdien asmoei", Salvador Illak (PSC) errepublikanoekin negoziatzeko denbora gehiago eskatu ostean.

Carles Puigdemont presidente ohia inbestiduran egoteko Amnistia Legea aplikatzeaz galdetuta, erbestetik itzul dadin, buruzagi konbergenteak esan du "logikak" diola "atxilotua izateko arriskurik gabe" itzuli beharko litzatekeela, baina zehaztu du "esperientzia pertsonalagatik" ez dela ausartzen Auzitegi Gorenaren jarrera aurreratzera. "Gauza bat da legeak dioena, eta beste bat Gorenak egiten duena, dekalaje kosmiko bat dago; Gorenak legea berridazten du, gehiegitan gertatzen ari da".

Azkenik, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak finantzaketa autonomikoaren sistema erreformatzeko egin duen planteamenduari buruz, Parlamentuko presidenteak uste du ez duela zentzurik "Kataluniaren finantzaketa bezalako gai garrantzitsu bat hain termino taktikoetan mamitzeak" —inbestidurari dagokionez—.

Informazioa osatzen ari gara.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena