Politika
Donostia Ospitalean
Erredakzioa
Joan den abuztutik, Donostia Ospitaleko espetxe gela batean dago Uribetxebarria, isolatuta. Leihoetan burdin hesiak ditu gela horrek.
Uribetxebarriaren aldeko elkarretaratzea, Donostia Ospitalean. Foto: EITB.
Donostiako Ospitaleko gela arrunt batera eramango dute Josu Uribetxebarria, Auzitegi Nazionalak asteazken honetan presoaren baldintzapeko askatasuna berretsi ondoren. ETAko presoak, beraz, Donostiako Ospitalean jarraituko du, bere osasun egoera dela-eta.
Uribetxebarriaren defentsako iturriek EFE agentziari azaldu diotenez, Zaballako (Araba) espetxe arduradunei eta presoari berari jakinarazi behar diete Auzitegi Nazionalak hartutako erabakia.
Izapide hori bete ondoren, Donostia Ospitaleko espetxe-gela utzi ahal izango du presoak. Joan den abuztuaren 1etik, ospitaleko espetxe gela batean dago Uribetxebarria, isolatuta, eta leihoetan burdin hesiak dituela.
Halaber, orain arte presoa ospitalean zaintzeko ardura izan duten Ertzaintzako agenteek lan hori bertan behera utziko dute.
Edonola ere, eta baldintzapeko askatasuna izan arren, Uribetxebarriak ospitalean jarraitu beharko du, bere osasun egoera dela-eta, iturri horiek baieztatu dutenez. Ezin izan dute zehaztu zenbat denbora egongo da erietxean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa