Politika
Diadaren ondoren
Erredakzioa
Pere Navarro PSCko idazkariak uste du atzoko manifestazioan ''beste aldarrikapen batzuk'' ere egon zirela, tartean ''murrizketa sozialen kontrakoak'' eta ''krisiak piztutako haserreak'' eragindakoak.
Independentziaren aldeko manifestazioa Bartzelonan, Diadan. EFE
''Anbiguotasun behin betiko'' albo batera utzi eta, ''argi eta garbi'', itun fiskalaren eta independentziaren artean aukeratu dezan eskatu dio Pere Navarro PSC alderdiko idazkariak Artur Mas Generalitateko presidenteari.
"Gure historian izan den manifestaziorik jendetsuenetako bat izan zen atzokoa, Kataluniako Gobernuak bultzatu eta babestutakoa. Orain erabaki bat hartzera behartuta dago Mas: itun fiskala ala independentzia nahi duen'', esan du Navarrok prentsaurreko batean.
Independentzia defendatzeko prest baldin badago, erronka ere proposatu dio Masi: irailaren bukaeran ERCk Kataluniako Parlamentuan independentziaren alde aurkeztuko duen mozioa babestea.
Kataluniako sozialisten buruaren iritzian, atzoko martxako eskaerarik nagusia independentzia izan zen, baina beste aldarrikapen batzuk ere egon ziren, ''murrizketa sozialen kontrakoak'' eta krisiak piztutako haserreak eragindakoak, besteak beste.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa