18:25

Politika

Katalunia

ERCk zail ikusten du Illa babestea PSOEk Kataluniarentzat finantzazio eredu propio baten alde egiten ez badu

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Illak, bestalde, ziurtatu du Gobernuak "Kataluniaren berezitasunari" erantzun bat eman nahi diola, finantzazioa hobetze aldera. Horregatik, inbestidura akordioa aldarrikatu du, lehenbailehen afera horri heldu ahal izateko.

  • Marta Rovira

    Marta Rovira. Argazkia: @Esquerra_ERC

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ERC alderdiko idazkari nagusi Marta Rovirak gaur, larunbatarekin, PSCri ohartarazi dio Espainiako presidente Pedro Sanchezek "Kataluniarentzat finantzazio eredu propio baten aldeko urratsa" ematen ez badu "oso zaila" izango dela Salvador Illa hautagai sozialistaren balizko inbestidura babestea.

ERCren Kontseilu Nazionalean egindako agerraldian, mahai gainean jarri du "finantzazio berezi" baten afera PSCko presidentegaiak haien babesa lortu nahi baldin badu.

Edozein modutan, Rovirak argi utzi du ez dituela "berezitasun gutxi batzuk onartuko", hau da, ERCk eredu propioa nahi duela, "Euskadik eta Nafarroak duten gisara".

Horiek horrela, inbestidurara begira egingo dituzten negoziazioak datorren astean hasiko dituztela esan du Rovirak, dela PSCrekin, dela Juntsekin. ERCri proposamen zehatzak egiteko eskatu die biei, eta aurreratu duenez, ERCk "presiopean" ez du ezer egingo.

Illak esan du Gobernuak Kataluniaren "berezitasunari" erantzungo diola

PSC alderdiko lehen idazkari Salvador Illak, bestalde, adierazi du Gobernuak "Kataluniaren berezitasunari" erantzun bat eman nahi diola, finantzazioa hobetze aldera. Horregatik, inbestidura akordioa aldarrikatu du, lehenbailehen afera horri heldu ahal izateko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena