Politika
PSE-EAJ-PP akordioaren ostean
Erredakzioa
Mankomunitatea "PSEri eta PPri emateko, alderdi abertzale bat botatzea" leporatu dio San Markoko presidenteak EAJri.
Ainhoa Intxaurrandieta (Bildu) San Marko Mankomunitateko presidenteak ohartarazi du erakundeak ez duela "atez ateko sistema kentzeko eskumenik", atzo PSE, PP eta EAJren arteko akordioaren ostean, presidente kargua hartuko duen Denis Itxaso sozialistak esan zuena baliogabetuz.
"Sorpresa" adierazi du Itxasoren adierazpenengatik, eta ildo honetan, Udalen eta Mankomunitatearen eskumenak ezagutu beharko lituzkeela esan dio Itxasori.
Adierazpenak kanpainaurreko testuinguruan kokatu ditu mankomunitateko presidenteak, eta "Udalen erabakiak ezin ditu erakunde honek gelditu", gaineratu du.
Mankomunitatea "PSEri eta PPri emateko, alderdi abertzale bat botatzea" egotzi dio EAJri, baina "Bilduren aurkako akordioekin ere ez dute gure helburua geldituko: Gipuzkoan 0 zabor egotea", esan du.
Bere iritziz, "enpresa handien alde egin beharrean, herritarren alde" lan egiten dutelako bota dituzte, eta "inork euren herrietan nahi ez duen erraustegi bat sustatu" nahi izatea leporatu die PPri, PSEri eta EAJri.
Mankomunitatearen buru egon den urtearen balantzea egin du Intxaurrandietak, eta hiru garbigune (Oiartzunen, Hernanin eta Usurbilen) egin dituztela, Donostian bigarren bat jartzeko lanak eta Urnietan bosgarren edukiontzia jarri dutela nabarmendu du.
Mankomunitatea osatzen duten 10 herritatik 9tan Bilduk gobernatzen duela ekarri du gogora, horregatik, "Gipuzkoa 0 zaborreko lurralde bilakatu arte bidea zein den" badakitela esan du.
Ainhoa Intxaurrandieta (Bildu) San Marko Mankomunitateko presidenteak ohartarazi du erakundeak ez duela "atez ateko sistema kentzeko eskumenik", atzo PSE, PP eta EAJren arteko akordioaren ostean, presidente kargua hartuko duen Denis Itxaso sozialistak esan zuena baliogabetuz."Sorpresa" adierazi du Itxasoren adierazpenengatik, eta ildo honetan, Udalen eta Mankomunitatearen eskumenak ezagutu beharko lituzkeela esan dio Itxasori.Adierazpenak kanpainaurreko testuinguruan kokatu ditu mankomunitateko presidenteak, eta "Udalen erabakiak ezin ditu erakunde honek gelditu", gaineratu du.Mankomunitatea "PSEri eta PPri emateko, alderdi abertzale bat botatzea" egotzi dio EAJri, baina "Bilduren aurkako akordioekin ere ez dute gure helburua geldituko: Gipuzkoan 0 zabor egotea", esan du.Bere iritziz, "enpresa handien alde egin beharrean, herritarren alde" lan egiten dutelako bota dituzte, eta "inork euren herrietan nahi ez duen erraustegi bat sustatu" nahi izatea leporatu die PPri, PSEri eta EAJri.Mankomunitatearen buru egon den urtearen balantzea egin du Intxaurrandietak, eta hiru garbigune (Oiartzunen, Hernanin eta Usurbilen) egin dituztela, Donostian bigarren bat jartzeko lanak eta Urnietan bosgarren edukiontzia jarri dutela nabarmendu du. Mankomunitatea osatzen duten 10 herritatik 9tan Bilduk gobernatzen duela ekarri du gogora, horregatik, "Gipuzkoa 0 zaborreko lurralde bilakatu arte bidea zein den" badakitela esan du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa