11:35

Politika

Eusko Jaurlaritza berria

EAJk Osasun, Hezkuntza, Segurtasun eta Ogasun sailen ardura izaten jarraituko du hurrengo Jaurlaritzan

EITB Media

Oraindik ez da publiko egin jeltzaleen eta sozialisten koalizio gobernua nolakoa izango den, baina EITBk baieztatu duenez, PSE-EEren esku jarraituko dute Lan, Garraio eta Turismo sailek.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAJk eta PSE-EEk esana dute Imanol Padralesek berak ekainaren 22an lehendakari kargua hartu ondoren jakinaraziko duela Eusko Jaurlaritza berriaren osaera. Dena dela, EITBk baieztatu duenez, EAJk azken lau urteotan kudeatu dituen sailetako batzuk zuzentzen jarraituko du: Osasuna, Hezkuntza, Segurtasuna, Ekonomia eta Ogasuna, eta Kultura. 

Era berean, ia ziurtzat eman da PSE-EEren esku segituko dutela aurreko legegintzaldian sozialistenak izan diren departamentuak: Enplegua eta Lana, Lurralde Plangintza eta Garraioak eta Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa. Litekeena da Etxebizitza ere zerrenda horretan egotea. 

Halaber, egunotan Eneko Andueza EAEko sozialisten buruak iragarri duen bezala, pandemia garaitik dauden "makrosailak" (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila) hainbat departamentutan banatuko dira. 

Azkenik, gauza jakina da XIII. legegintzaldiko Eusko Jaurlaritzak aurpegi berri ugari izango dituela. Izan ere, Idoia Mendia (eurodiputatu aukeratu berri dute) eta Iñaki Arriola sozialistek ez dute jarraituko, ezta Josu Erkoreka eta Pedro Azpiazu jeltzaleek ere.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena