Politika
Eusko Legebiltzarra
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Idatzi batean azaldu duenez, Euskadiren egungo "ia salbuespeneko" agertoki politikoa abiapuntu hartuta, eta "hauteslekuetako emaitzek erakutsitako errealitate progresista eta ezkertiarra" kontuan izanda erabaki du bere hautagaitza aurkeztea.
Pello Otxandiano. Artxiboko argazkia: EFE
EH Bilduk Pello Otxandianoren Lehendakaritzarako hautagaitza aurkeztu du gaur, ostiralarekin, Eusko Legebiltzarrean, Euskadiren "eraldaketa nazionala" jomugan, estatutu politiko berri bat lortzeko bidean, eta gobernagarritasun "berritzaile eta feminista" osatze aldera.
Hautagaitzarekin batera, idatzi bat erantsi du EH Bilduko lehendakarigaiak datorren ekainaren 20ko inbestidura saioan egoteko bultzada eman dioten arrazoiak azalduz, nahiz eta jakin Imanol Pradales (EAJ) hautatuko dutela lehendakari bere alderdikideen eta PSE-EEren babesa jasoko baitu.
Idatzian esan duenez, Euskadiren egungo "ia salbuespeneko" agertoki politikoa abiapuntu hartuta, eta "hauteslekuetako emaitzek erakutsitako errealitate progresista eta ezkertiarra" kontuan izanda erabaki du bere hautagaitza aurkeztea.
"Jakin badakigu une historiko honetan ere nahitaezkoa dela eraldaketa nazionala. Herriaren alde honetatik horri erantzun bat emateko maila dugu, erronkei eta mehatxuei aurre egiteko baldintzak betetzen ditugu", adierazi du.
"Eraldaketa nazional horrek", bere iritziz, hiru ardatz beharko lituzke: egoeraren diagnostiko "zintzo" bat egitea litzateke lehena; estatutu politiko baten onarpena jasotzen duen herri proiektu bat garatzea, bigarrena, eta "XXI. mendeko gobernagarritasuna" martxan jartzea, hirugarrena, alegia gobernu "berritzaile eta feminista" osatzea eta "parte hartze demokratikoan" sakontzea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa