Politika
Elkarrizketa Radio Euskadin
EiTB Media
PSE-EEko idazkari nagusiaren arabera, alderdi barruan lan egingo du "espazio berriak konkistatzen", eta ekintza instituzionala koordinatuz.
Eneko Andueza, Radio Euskadin, artxiboko irudi batean
Eusko Jaurlaritza berriaren egitura nolakoa izango den ezagutu atarian, Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak baieztatu du ez dela sailburu izango gobernu berrian. Horren esanetan, bere egitekoa alderdi barruan egongo da, "espazio berriak konkistatzen" eta ekintza instituzionala eta organikoa koordinatzen.
Anduezaren iritziz, norberaren anbizioa alboratu eta "herriarentzat eta alderdiarentzat onena" bilatzean pentsatu behar da.
PSE-EEren Eusko Legebiltzarreko bozeramaile ere badenak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan azpimarratu duenez, alderdi barruan sailburu izateko prestatutako pertsonak badaude, eta, hortaz, ez da beharrezkoa bera gobernuan sartzea.
Halaber, Eusko Jaurlaritza berriaren egitura eta sailen banaketa erabaki gabe dagoela adierazi du. Edozein kasutan, sozialistek pisu "handiagoa" izan beharko dutela nabarmendu du.
EAJk eta PSE-EEk Eusko Jaurlaritza osatzeko aurreakordio programatikoa lortu ondotik, gaurtik aurrera horren inguruko galdeketa egingo dute militanteen artean. Larunbateko 14:00ak arte telematikoki bozkatu ahalko da eta astelehenean, aurrez aurre, alderdiak tokian-tokian dituen herriko etxeetan. Ezustekorik ezean, asteartean sinatuko dute akordioa bi alderdiek Eusko Legebiltzarrean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa