11:32

Politika

Diadaren oihartzunak

Euskadi, Kataluniara begira

Erredakzioa

EAEko alderdi politiko nagusiek Kataluniako Diadako manifestazio independentista jendetsuaren ondorioak aztertu dituzte.

  • Ortuzar, Pastor, Oyarzabal eta Urizar.

    Ortuzar, Pastor, Oyarzabal eta Urizar.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Andoni Ortuzar Bizkaiko EAJko presidenteak zatiketa artifizialak sustatzea egotzi die PSE-EEri eta PPri, eta nabarmendu du alderdi jeltzalean ez direla eztabaidaren beldur.

"Zenbat eta erabaki gehiago hartu Euskadin, gero eta hobe egongo gara euskal herritarrak. EAJ ez da nortasunari buruzko eztabaiden beldur", adierazi du.

PSE-EEren esanetan, herritarrak krisia dela eta daude kezkatuta, eta errefusatu egin du autogobernua "biktimarena" egiteko erabiltzea.

"Guk ere autogobernua defendatu nahi dugu, baina beste batzuek independentziarako jauzi arriskutsua egin nahi dute", ohartarazi du Jose Antonio Pastor bozeramaileak.

EAEko PPren ustez, Kataluniako Diadak zatiketa sustatu du, "EAJk eta Bilduk Euskadin egin nahi duten bezala".

"Erradikalismoaren eta independentziaren bidean aurrera egin nahi badute, PPk beste jarrera bat izango du: krisitik denok batera ateratzea", azaldu du Iñaki Oyarzabal idazkari nagusiak.

EH Bilduk beharrezkotzat jo du independentzia, subiranotasuna eta krisia konpontzea osagarriak direla iritzita.

"Independentzia gure helburua dela argi eta garbi esan dugu, baina hori ez da azken helburua; independentzia subiranotasun ekonomikoa lortzeko bidea da", Pello Urizar EAko idazkari nagusiak esan duenez.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena