Politika
Uribetxebarria auzia
Erredakzioa
Gai Penaletarako Gelaren lehen sekzioa osatzen duten bost epaileak 17:00etan batzartuko dira.
Fernando Grande-Marlaska, Fiskaltzaren helegitea aztertuko duen epailetako bat. EFE
Auzitegi Nazionalaren Gai Penaletarako Gelaren lehen sekzioak arratsaldean erabakiko du Josu Uribetxebarria minbiziak jota gaixo dagoen ETAko presoa aske utzi edo ez. Hain zuzen ere, Espetxeratuen Zaintzako epaileak baldintzapeko askatasuna eman eta gero, Fiskaltzak aurkeztutako helegitea aztertuko dute.
Gai Penaletako Gelaren lehen sekzioa osatzen duten bost epaileak (Fernando Grande-Marlaska, Javier Martinez Lazaro, Ramon Saez Valcarcel, Nicolas Poveda Peña eta Alfonso Guevara) 17:00etan batzartuko dira.
Pedro Rubira fiskalak helegitea Gai Penaletarako Gelaren osoko bilkuran (18 epaile) aztertzea eskatu zuen, baina azkenean ez da hala izango, zortzi epailek baino ez baitute eskaera hori babestu, eta gehiengo osoa behar da.
Bestalde, epaimahaiak Donostia Ospitalearen azken txostenak igorri dizkio Auzitegi Nazionaleko auzitegi-medikuari, abuztuaren 24an egin zuena berretsi edo zuzen dezan (Uribetxebarriaren minbizia ez dela sendaezina esan zuen). Osakidetzako medikuek presoaren egoera "atzeraezina" dela ebatzi zuten.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa