Politika
KATALUNIA
EITB MEDIA
Estatuko Aldizkari Ofizialak araua publikatu eta berehala, 37 auzipetuen defentsek araua aplikatzea eskatu dute ofizialki. Josep Rull eta Jordu Turullen abokatuek ere urrats berbera eman dute gaur goizean.
Josep Rull. EFE
Amnistia Legea Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta berehala, ERCko 37 auzipetuen defentsek, Oriol Junquerasenak barne, eskaera formalak aurkeztu dituzte araua aplikatu dadin eskatzeko. Josep Rull Kataluniako Parlamentuko presidente berriaren defentsak eta Jordi Turull Juntseko idazkari orokorrarenak ere urrats berbera eman dute gaur goizean.
ERCk ohar batean azaldu duenez, lege organikoa onartu eta ordu gutxira egin dute eskaera.
Besteak beste, Oriol Junqueras Kataluniako Gobernuko presidenteorde ohia, Raul Romeva, Dolors Bassa, Carles Mundo eta Meritxell Serret kontseilari ohiak, Marta Rovira ERCko idazkari nagusia, Carme Forcadell Parlamentuko presidente ohia, Anna Simo, Ruben Wagensberg, Josep Maria Jove, Lluís Salvado, Natalia Garriga eta Xavier Vendrell daude auzipetuta.
Josep Rull Parlamentuko presidente berriaren abokatuek ere amnistia eskatu dute, aurrekari penalak ezabatzeko helburuarekin. Jordi Turull Juntseko idazkari nagusiak ere araua aplikatzea eskatu du, Auzitegi Gorenak ezarri zion 12 urteko kargugabetzeari amaiera jarri ahal izateko.
Bestalde, Omnium Culturalek amnistia eskatu du ofizialki Oleguer Serra Zuzendaritza Batzordeko kidearentzat ('Tsunami Democratic'-en aurkako auzian terrorismoa egotzi zioten).
Gaur bertan argitaratu da
Estatuko Aldizkari Ofizialak gaur goizean argitaratu du Amnistia Legea. Orain, bi hilabeteko epea zabaldu da epaileek eta auzitegiek aplika dezaten.
Felipe VI.a erregeak eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak sinatutako dekretuak Kongresuak joan den ostegunean gehiengo osoarekin babestu zuen araua jasotzen du.
Sanchezen inbestidurari babesa ematearen truke PSOEk ERCrekin eta Juntsekin egindako itunetatik sortu zen neurria, eta 2011ko azaroaren 1etik 2023ko azaroaren 13ra bitartean mobilizazio independentistetan parte hartu zutenei amnistia onartzea du helburu.
2014ko azaroaren 9ko kontsultagatik eta 2017ko erreferendum independentistagatik zigortutakoei eragingo die. Horrez gain,m Auzitegi Gorenaren epaiaren aurkako ondorengo istiluengatik irekitako ikerketak artxibatzea ahalbideratuko du.
Felix Bolaños Presidentetza, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako ministroaren arabera, arauak 372 pertsona babestuko ditu.
Orain, epaileek eta auzitegiek bi hilabeteko epea dute aplikatzeko. Hori bai, epe hori eten egingo da gaia Europako justiziara eramaten bada. Aldizkari ofizialak konstituziokontrakotasun errekurtsoak aurkezteko epea ere ireki du. Dagoeneko, PPk iragarri du errekurritu egingo duela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa