Politika
Europako hauteskundeak
Eider Garaikoetxea O. | EITB Media
2014an, ultraeskuinak ez zuen 28 estatuetako bakarrean irabazi, baina indarra bereganatzen joan da urteotan. 2024 honetan, garaipenak eskuratu ditu Frantzian, Italian eta Austrian.
2014an, duela 10 urte, Europako Alderdi Popularraren (EPP, ingelesez) urdin iluna, sozialisten (S&D) gorria eta liberalen (Renew Europe) urdin argia, berde zertzeladaren batekin (Berdeak, ALE), nahikoak ziren 28 estatuen mapa politikoa marrazteko.
Hamarkada bat geroago, 2024an, bi urdin tonalitate berri ditugu paletan. Bata, Identitatea eta Demokrazia (ID) taldeari dagokio, eta hor txertatuta daude Marine Le Pen frantsesaren Batasun Nazionala eta Austriako FPÖ alderdia. Bestea, Europako Kontserbadoreak eta Erreformistena da (ECR, ingelesez), hots, Georgia Meloniren Italiako Anaien edo Voxen taldea.
Muturreko eskuinaren tonuak dira kolore urdinkarok, eta behin-behineko emaitzen arabera, Frantzian, Austrian eta Italian nagusitu dira. 2014an, PPk irabazi zuen Frantzian eta Austrian, eta sozialistak, Italian. Horiei guztiei Hungariako Viktor Orbanen Fidesz alderdiaren 10 eserlekuak gehitu behar zaizkio (oraingoz, ez dira ezein taldetan sartu).
2024ko hauteskunde hauetako botoen ia laurdena (% 24,3) ultraeskuineko alderdien esku geratu dira; 2014an, portzentajea % 16koa zen. Goranzkoa izan da bilakaera, aurreko hauteskundeetan, 2019koetan, ia % 22koa baitzen (% 21,8).
Ultraeskuinaren igoera gorabehera, popularrek, sozialistek, liberalek eta berdeek botoen % 63ri eustea lortu dute 2024an. Duela 10 urte, arestian aipatu bezala, nagusi ziren lau familiak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa