23:00

Politika

EUROPAKO HAUTESKUNDEAK

Belgikako lehen ministroak dimisioa iragarri du, bere alderdiak hauteskundeetan porrot egin ondoren

AGENTZIAK| EITB MEDIA

"Guretzat gau bereziki zaila da, galdu egin dugu. Bihar lehen ministro kargua utziko dut, baina liberalak indartsuak dira eta itzuli egingo dira", esan du prentsaren aurrean, hauteskundeen emaitzak ezagutu ostean.

  • Alexander de Croo. Argazkia: EFE

    Alexander de Croo. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alexander De Croo Belgikako lehen ministroak Exekutiboa uzteko asmoa agertu du, Open VLD alderdi liberalak igande honetako hauteskunde federaletan, erregionaletan eta Europakoetan porrot egin ostean.

"Guretzat gau bereziki zaila da, galdu egin dugu. Bihar lehen ministro kargua utziko dut, baina liberalak indartsuak dira eta itzuli egingo dira", esan du prentsaren aurrean, hauteskundeen emaitzak ezagutu ostean.

Flandriako liberalen indarra Flandriako Aliantza Berriaren (N-VA), Vlaams Belang (VB) ultraeskuinaren, Vooruit alderdi sozialistaren eta CD&V kristau-demokrataren atzetik geratu da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena