Politika
Europako hauteskundeak
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Horietako 45.466 EAEn zenbatu dira, eta 9.570 Nafarroan. Datuak lurraldez lurralde aztertuta, 26.382 boto Bizkaian zenbatu dira, 12.812 Gipuzkoan eta 6.272 Araban.
Posta bidezko informazioa emateko jarraibideak Correosen. Artxiboko argazkia: EFE
Correosek posta bidezko 55.036 boto onartu ditu Hego Euskal Herrian, igandeko hitzordurako. Horietako 45.466 Euskal Autonomia Erkidegoan zenbatu dituzte, eta 9.570 Nafarroan.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, 26.382 boto Bizkaian zenbatu dira, 12.812 Gipuzkoan eta 6.272 Araban.
Correosek posta bidezko 571.018 boto kudeatu ditu Espainian Europako hauteskundeetara begira. Dena dela, baliteke datu hori zertxobait aldatzea, ostiraleko 14:00ak arte jaso baitituzte. Hain zuzen ere, ordu horretan amaitu da Espainiako Hauteskunde Batzordeak posta bidezko botoak bidaltzeko ezarritako epea, enpresa publikoak jakitera eman duenez.
2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan onartutako posta bidezko botoen kopuruarekin alderatuta, % 102,36 gehiago dira, 282.172 eskaera jaso baitziren orduan. Azken urteotan, Europako hauteskundeek beste hauteskunde-prozesu batzuekin bat egin dute, eta, hortaz, 2014an egin ziren azkenengoz hauteskundeak berezita.
Europako hauteskundeetarako posta bidezko boto gehien jaso dituzten autonomia-erkidegoak Madril (110.892), Andaluzia (81.866) eta Katalunia (71.863) izan dira.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa