15:02

Politika

Gaixorik dagoen presoa

Uribetxebarriaren osasun egoera 'oso ahula' dela ohartarazi dute

Erredakzioa

Herriraren arabera, "ezin du ohetik jaiki ere egin eta 47 kilo pisatzen du".

  • Josu Uribetxebarria minbiziak jota gaixorik dagoen presoa.

    Josu Uribetxebarria minbiziak jota gaixorik dagoen presoa. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Herrira presoen eskubideen aldeko plataformak ohartarazi du Josu Uribetxebarria minbiziak jota gaixorik dagoen presoaren osasun egoera "oso ahula" dela eta ezin duela "ohetik jaiki ere egin" eta "47 kilo" pisatzen duela.

Herrirak agiri batean azaldu duenez, preso arrasatearrek (Gipuzkoa) "okerrera" egin du eta minbiziaren eragina "geroz eta nabarmenagoa" da.

Herriraren arabera, "Josuren osasun egoeran dagoen pertsona batek eta duen gaixotasunak heriotza eragin behar dionean, ezin du preso jarraitu", izan ere, "aske egoteko eskubidea du eta legeak aske uztea eskatzen du".

Horren harira, "Uribetxebarriaren egoera luzatzeak sufrimendua, mina eta tragedia besterik ez" duela eragiten salatu dute. Hori dela eta, "giza eskubideen errespetua gailentzea eta mendekua baztertzea" aldarrikatu dute.

"Egoera ezin da atzeratu, pertsona hori hil-zorian dago eta preso dagoen minutu bakoitzeko azkartu egiten da bere heriotza", berretsi du Herrirak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena