08:55

Politika

Kataluniako festa nazionala

Independentziaren aldeko Diada

Erredakzioa

Kataluniaren egun nazionalak azken urteotan baino kutsu independentista handiagoa hartu du aurten.

01:12
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kataluniak Diada (lurralde horretako 'Aberri Eguna') ospatuko du gaur, irailaren 11n. Aurreko urteekin alderatuta, independentziaren aldeko aldarriek indar handia hartu dute, eta litekeena da arratsaldean egingo duten manifestazioa oso jendetsua izatea.

Urtero legez, Diadaren lehen ekitaldia Rafael Casanovaren monumentuaren aurrean egingo dute, Bartzelonan. Bertan, alderdiek, erakundeek eta eragile sozialek lore-sortak utziko dituzte.

Ekitaldi instituzional nagusia 11:30ean egingo dute, Ciutadella parkean. Musika emanaldiak eskainiko dituzte, eta hainbat egile kataluniarren testuak irakurriko dituzte. Besteak beste, Artur Mas eta Nuria de Gispert Generalitateko eta Kataluniako Parlamentuko presidenteak izango dira bertan.

Ikusmin eta oihartzun handiena piztu duen ekitaldia, baina, Assemblea Nacional Catalana (ANC) plataformak arratsalderako deitutako manifestazioa da. Leloa "Katalunia, Europako hurrengo estatua" izango da, eta oso jendetsua, historikoa, izango dela iragarri dute.

Artur Mas ez da martxara joango (bai, ordea, Generalitateko kontseilari gehienak), baina babesa agertu dio, eta "bihotza" parte-hartzaileekin izango duela adierazi du.

Kataluniako Gobernutik manifestazioan parte hartzeko dei egin dute, oso jendetsua izateak itun fiskalaren negoziazioan Exekutibo zentralaren aurrean indarra emango diolakoan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena