Politika
KATALUNIA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Kantautore ezagunak Dolors Feliu ordezkatuko du karguan. Puigdemontek Llach zoriondu du sare sozialetan, eta "ANC berriro aktore indartsu" bilakatzea espero duela adierazi du.
Lluis Llach, ANCko presidente berria. Argazkia: EFE
Lluis Llach kantautorea Assemblea Nacional Catalanaren (ANC) presidente aukeratu dute larunbat honetan, erakundeko idazkaritza nazionalaren bileran, 72 botoetako 48 eskuratu eta gero. Iragan astean ezin izan zuen bozketa irabazi, baina gaurkoan bai.
Duela zazpi egun, Vilafranca del Penedesen (Bartzelona) egin zuten ANCren idazkaritza nazional berria eratzeko bileran ez zuen boto-emaileen bi herenen babesa lortu, baina gaur Bartzelonan egindako bileran beharrezkoa zen gehiengoa lortu du. Dolors Feliu ordezkatuko du LLuis Llachek karguan.
Barne banaketa nabaria izan da ANCren baitan azken asteotan. Arazoaren muinean Feliuk berak bultzatu zuen hauteskundeetan JxCat, ERC eta CUPekin lehiatzeko "zerrenda zibikoa" dago. Martxoan ANCko kideei "zerrenda zibikoa" bai edo ez bozkatzeko eskatuta, bertan behera geratu zen proposamen hori; LLach bera ere kontra zegoen, eta erabakia itxita geratu bazen ere, aukera hori mahaia gainean egon izanak zauriak eragin zituen.
Puigdemontek zoriondu egin du Llach
Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiak Llach zoriondu du, eta ziur agertu da erakundea "aktore indartsu" bihurtzeko eta independentisten arteko batasuna berreskuratzen laguntzeko gai izango dela.
X sare sozialean duen kontutik zoriondu du Puigdemontek LLach: "Ziur nago zure esperientziak ANC gizarte zibileko aktore indartsu bihurtuko duela berriro, aldi berean, batasun independentista berregiten laguntzeko".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa