Politika
Bizkaia
AGENTZIAK | EITB Media
Plentziako Udala (EH Bilduk gobernatzen du) izan da bere burua "Euskal Errepublikaren parte" izendatu duen lehena Euskadin.
Ehun Euskal Errepublikaren aldeko mugimenduak udal guztietan aurkeztu nahi du ostiral honetan Plentzian onartu den independentzia mozioa, EH Bilduren aldeko botoekin eta EAJren eta talde independentearen abstentzioarekin onartutakoa.
Ehunek azaldu duenez, gizarte eragileekin, alderdiekin eta sindikatuekin bilduko da hilabete honetan, lankidetza eskatzeko, independentzia aldarrikapena udalerri guztietara eramateko eta Plentziaren onarpena "gertakari isolatua" ez izateko.
"Une historiko honek eskatzen duen erantzukizunarekin jokatzeko eskatzen diegu denei", adierazi du.
Gainera, Ehunek "Euskal Errepublikako herritarren aldebakarreko adierazpena" jarriko du eskuragarri laster bere webgunean.
Ehunen ustez, "zenbat eta pertsona eta herri gehiago askatu, orduan eta legitimatuago egongo gara pertsona eta herri gehiago askatzeko. Bide honetan zenbat eta gehiago egin aurrera, orduan eta indar handiagoa izango dugu Euskal Errepublika Euskal Herri osoan aldarrikatzeko, eta euskal gizarteari aukera aprobetxatzea dagokio".
Plentzia, bere burua "euskal errepublikaren parte" izendatu duen lehen udalerria
Plentziako Udala (EH Bilduk gobernatzen du) izan da bere burua "euskal errepublikaren parte" izendatu duen lehena Euskadin.
"Euskal Errepublika beharrezko tresna" dela aitortzen du testuak, eta "eskubide berberak dituzten eta parte hartzeko espiritua erakusten duten herritarrek osatzen dute", horren arabera.
"Espainiako Estatuko kide garen bitartean ezingo da egoiliar guztien aldeko legerik egin", mozioaren sinatzaileen aburuz. Mozioa EAEko beste herri batzuetan aurkeztea aurreikusten du Ehunek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa