13:21

Politika

Europako hauteskundeak

49.832 pertsonak eskatu dute posta bidez bozkatzea EAEn

Agentziak | EiTB Media

Halaber, Espainiako hauteskunde batzordeak 14:00k arte luzatu du botoa emateko epea.

  • Gizon bat posta bidezko botoa ematen Correosen bulego batean

    Gizon bat posta bidezko botoa ematen Correosen bulego batean. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Autononomia Erkidegoan (EAE) 49.832 boto emailek eskatu dute posta bidez bozkatzea ekainaren 9an egingo diren Europako Parlamenturako hauteskundeetan, Correosek gaur jakinarazitako behin-behineko datuen arabera. 

Lurraldez lurraldeko datuei erreparatuta, 28.918 eskaera izan dira Bizkaian, 14.131 Gipuzkoan eta 6.783 Araban.

Halaber, Espainiako hauteskunde batzordeak 14:00arte luzatu du botoa emateko epea, hasiera batean atzo amaitzen baitzen.

Espainiako Estatuan guztira 632.115 eskari egin dira Europako hauteskundeetan posta bidez bozkatzeko. 2014ko Europako hauteskundeekin alderatuta, eskaera kopuruak % 105,6 egin du gora; izan ere, 307.509 pertsonak eman zuten botoa posta bidez. 2019an Europako hauteskundeekin batera, udal hauteskundeak eta hauteskunde autonomikoak ere egin zirelako.

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen