19:54

Politika

Ustelkeria politikoa

Europako Fiskaltzak Koldo auziaren ikerketa bere gain hartzea eskatu dio Auzitegi Nazionalari

Agentziak | EITB Media

Kasuaren epaileari informazioa eskatu zion Fiskaltzaj ikertutako kontratuetako bat Europako funtsekin batera finantzatuta zegoela egiaztatzean, eta, adierazi duenez, horrek eskumena ematen dio orain arte Auzitegi Nazionalak egiten zuen ikerketa judizialaz arduratzeko.

  • Jose Luis Abalos, joan den asteartean, Kongresuan EFE.

    Jose Luis Abalos, joan den asteartean, Kongresuan EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europako Fiskaltzak Koldo kasua bere gain hartzeko eskuduntza duela esan du. Auzitegi Nazionalak ikertu du orain arte pandemian zehar enpresa bati maskarengatik egindako kontratu-esleipena. Kasu horretan inputatu nagusietako bat Koldo Garcia da, Jose Luis Abalos ministro ohiaren aholkulari ohia.

Kasuaren epaileari informazioa eskatu zion ikertutako kontratuetako bat Europako funtsekin batera finantzatuta zegoela egiaztatzean, eta, adierazi duenez, horrek eskumena ematen dio, orain arte Auzitegi Nazionalak egiten zuen ikerketa judizialaz arduratzeko.

Europako Fiskaltzak bere gain hartu zuen Balear Uharteetako eta Kanarietako gobernuek enpresa horri egindako esleipenen ikerketa, eta, Koldo auziko ikerketak horiei batuta, "administrazio publikoek enpresa berari denbora laburrean esleitutako kontratu guztiak batera ikertu nahi ditu", ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Ismael Moreno epaileak Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboaren (UCO) txosten bat mahai gainean duen unean iritsi da Europako Fiskaltzaren erabakia. Txosten horren arabera, Abalos ministro ohiak bazuen, Koldo Garcia aholkulari ohiaren eskutik, ikertutako kontratuen eta auziaren oinarri den enpresaren berri

Espainiako egungo Gobernuko hainbat goi-kargudunek bete zuten papera ere nabarmentzen du, eta ondorioz, atzo bertan, epaileak Garraio Ministerioari horietako biren mezu elektronikoak eskatu zizkion: Jesus Manuel Gomez, egun sail horretako idazkariorde dena, eta Javier Sanchez Fuentefria, egun Ogasun Ministerioko Aurrekontuen zuzendari nagusi dena, ustezko delituen garaian Jose Luis Abalosek zuzentzen zuen Garraio Ministerioko Antolakuntza eta Ikuskaritzako zuzendari nagusi zena. 

Eta orain, zer?

Iturri juridikoen arabera, orain Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak txosten bat eskatuko dio orain arteko ikerketan berekin eskuz esku aritu den Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzari. 

Loteslea izango ez den txosten horretan, Ustelkeriaren Aurkako Batzordeak Europako Fiskaltzaren asmoaren aurka egiten badu, Ismael Moreno epaileak eskumen-arazo bat plantea dezake Auzitegi Gorenean, eta hura izango da ikerketa noren esku geratuko den erabakiko duena, Espainian Europako Fiskaltza arautzen duen arauak agintzen duen bezala.

Europako Fiskaltzak hartuko balu, azkenean, ikerketaren ardura, orain arte ikerketa zuzentzen zuen Auzitegi Nazionaleko epaitegiak erabat utzi beharko du kausa haren eskuetan; izan ere, Espainian ez bezala (epaile batek zuzentzen ditu ikerketak), Europako Auzitegian Fiskaltza da ikerketak zuzentzen dituena.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena