16:34

Politika

EITB Focus

Hamar herritarretik zortzik uste dute Europaren migrazio-politika ez oso egokia edo erabat desegokia dela

EITB Media

Legealdi berria zehaztuko duten hainbat gairen inguruko galderak egin dizkie EITB Focusek herritarrei. Migrazio-politika, trantsizio energetikoa edo Europako armada sortzearen aukera jarri ditu mahai gainean.

  • % 77,4k uste dute Europaren migrazio-politika ez dela oso egokia, edo erabat desegokia dela.

    % 77,4k uste dute Europaren migrazio-politika ez dela oso egokia, edo erabat desegokia dela.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ekainaren 9ko hauteskundeen ostean osatuko den Europako Parlamentuak, besteak beste, migrazio-politika izango du aztergai legealdi berrian. EITB Focusek horri buruz galdetu du. Herritarren % 77,4ren ustez, Europar Batasunaren migrazio-politika ez da oso egokia edo erabat desegokia da.

Herritarrak, gainera, zatituta ageri dira horren inguruan. % 35,7k migrazio-politikak gogortu behar direla uste dute, eta % 30ek aurkakoa pentsatzen dute, bigunagoak izan beharko luketela. Batez ere gazteak (18 eta 35 urte artekoak) dira politika hori gogortzearen aldekoak, % 44,4 agertu baitira horren alde.

Garapen jasangarri eta trantsizio energetikoaz galdetuta, % 82,1en aburuz, Europak gidatu beharko lituzke horren inguruko politikak. Europako armada bat sortzearen inguruan galdetuta, berriz, % 69 aurka agertu dira.

EITB Focus

EITB Focus

Metodologia

Bizitokia EAEn eta Nafarroan duten 1.200 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (300 lurralde historiko bakoitzean eta foru erkidegoan).

Galdeketak maiatzaren 14a eta 17a bitartean egin zituzten, telefonoz.

Datu, mikrodatu eta adierazle estatistiko guztiak Gardentasun atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena