Politika
EITB Focus
EITB Media
Gainera, EITB Focus inkestak jasotzen duenez, galdetutakoen % 63,4k uste dute Europa ahultzen ari dela.
Hamarretik zazpik uste du Europaren lidergoa AEBren eta Txinaren lidergoaren azpitik dagoela.
Europako Parlamenturako hauteskundeen atarian, EAEko eta Nafarroako herritarren gehiengoaren ustez, Europak ez du lidergorik mundu mailan, galdetutakoen % 68k uste baitute hori. Are gehiago, ahultzen ari dela uste dute.
EITB Focus inkestaren arabera, hamarretik zazpik uste du Europaren lidergoa AEBren eta Txinaren lidergoaren azpitik dagoela. Errusiarekin alderatuz gero, herritarrek zalantza gehiago dituzte. Galdetutakoen % 32,5ek uste dute Europaren lidergoa Errusiarena baino handiagoa dela, eta txikiagoa dela uste dute % 38,7k.
Ia herritarren erdiak ez dira Europar Batasunaren alderdi positiborik edo negatiborik zehazteko gai izan.
Metodologia
Bizitokia EAEn duten 1.800 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (lurralde historiko bakoitzeko 600). Galdeketak apirilaren 5a eta 11 bitartean egin zituzten, telefonoz.
Datu, mikrodatu eta adierazle estatistiko guztiak Gardentasun atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa