16:14

Politika

Protesta ekitaldia

ETAko presoen egoeran botoa izatea eskatuko diote biktimek Gobernuari

Erredakzioa

Josu Uribetxebarriari hirugarren gradua ematea biktimentzako "zaplastekoa hartzea" izan zela salatu dute, baina Fiskaltzaren errekurtsoak aurrera egiteko itxaropena dutela gaineratu dute.

  • ETA biktimak | Presoen egoeran botoa izan nahi dute ETAko biktimek

    Angeles Pedrazaren hitzetan, Uribetxebarriari emandako hirugarren gradua "zaplastekoa" izan zen biktimentzat. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Angeles Pedraza Terrorismoaren Biktimen Elkarteko presidenteak adierazitakoaren arabera, biktimek legea aldatzeko eskatuko diote Fernandez Diaz ministroari, ETAko presoen ariengarrietan "ahotsa eta botoa" eduki ahal izateko.

Pedrazak "Justiziaren aldeko Martxa"ren bigarren edizioan parte hartu du, AVT-k deituta. Martxaren ibilbidea Zaballako kartzelan amaitu da, eta "egia, memoria, duintasuna eta justizia" aldarrikatu ditu ETAko atentatuen biktimentzat.

Ibilbidea Langraiz Okako kartzela zaharran hasi da eta Zaballakoan amaitu. Zaballan daude, hain zuzen, "Langraiz bidea"ren alde egin duten ETAko presoak.

Biktimek "justizia ezartzerik ez dute, baina ETAko presoak eta haien lagunak gose-greban jarri ahal dira merezi ez dituzten gauzak eskatzeko, jendea hil eta estortsioan ibili direlako".

Uribetxebarria

Gauzak horrela, Pedrazak Josu Uribetxebarriari hirugarren maila ematea sakatu du. Fiskaltzak erabaki horren kontrako errekurtsoa aurkeztu du eta Auzitegi Nagusiaren azken erabakiaren zain daude.

Uribetxebarriari hirugarren gradua ematea biktimentzako "zaplastekoa hartzea" izan zela salatu du Pedrazak, baina Fiskaltzaren errekurtsoak aurrera egiteko itxaropena dutela gaineratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena