Politika
Nafarroa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Parlamentuak badu dagoeneko horren gaineko proposamen bat. Jarrera-arauak eta zigorrak jasotzen ditu horrek. Foru Gobernuak bestalde, ez du baztertzen zenbait agentziak eta erakundek dituzten ereduetara jotzea, ildo horretan aurrerapausoak emateko.
Maria Chivite eta Unai Hualde. Artxiboko irudia: EFE
Nafarroako Gobernuak eta Parlamentuak elkarrekin egingo dute "desinformazioari" aurre egiteko bidea. Eztabaida politikoa "garbitu" nahi dute horrekin, "gezurrek eta mehatxuek demokrazia urratzen dutelako". Hartara, uste dute informazioak egiazkoa eta egiaztatua izan behar duela.
Horretarako, Parlamentuak badu dagoeneko jokabidearekin lotutako proposamen bat, eta aurki taldeei helaraziko die. Foru Gobernuak, bestalde, ez du baztertzen zenbait agentziak eta erakundek dituzten ereduetara jotzea, bide horretan aurrerapausoak emateko.
Nafarroako Jauregian egin duten bileraren ondotik, horixe adierazi dute prentsaurrekoan Maria Chivite eta Unai Hualde presidenteek. Biak ala biak kezkatuta agertu dira legealdi honek Nafarroako eztabaida politikoan ekarri duen "ernegazio" mailarekin, eta sarritan herritarrek sare sozialen bidez jasotzen duten desinformazioarekin.
Halere, Chivite pozik agertu da "kalitate demokratikoa hobetzeko erakundeek egin duten hausnarketarekin". Iritzi dio, halaber, agertoki horretan politikaren abiapuntua errespetua izan behar dela, eta eztabaidatzeko moduak aldatu behar direla.
Parlamentuko presidente Unai Hualde ere baikor azaldu da gogoetarekin. Sistema demokratikoa indartzeko "konpromisoa" berretsi du, argi utzita desinformazioari aurre egin beharrean daudela, "ernegua, tentsioa eta polarizazioa gutxituta".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa