Politika
KATALUNIA
EITB MEDIA
Juntseko presidentegaiak uste du gehiengo sinple batekin agintzeko aukerak badituela. "Salvador Illa PSCko hautagaiak baino aukera gehiago", esan du.
Carles Puigdemont, gaur, Perpinyàn egin duten batzarrean. Argazkia: EFE
Generalitateko presidentetzara iristeko aukera garbi bat ikusten du Carles Puigtemont Juntseko hautagaiak, eta ez du etsitzeko asmorik. Inbestidurara aurkezteko asmoa berresteaz gain, iragarri du hasi dela zenbait alderdirekin "kontaktu diskretuak" izaten, gobernua bakarrik osatu ahal izateko: "aukera bat dugu eta erabili egingo dugu".
Perpinyànen (Ipar Katalunia) hitz egin du Puigdemontek, bere alderdiak Kongresuan, Senatuan eta Europako Parlamentuan dituen ordezkariekin egin duen batzarrean. Joan den igandeko hauteskundeetan 35 eserleku eskuratu zituen JxCatek, aurreko bozetan baino 3 gehiago.
Hauteskundeak errepikatzearen aukerari buruz, berriz, aukera hori "inorentzat ez dela ona" esan du. "Guretzat ez da ez aukera bat, ez lehentasun bat", zehaztu du. Nolanahi ere, agertoki guztietarako prest daudela gehitu du, baita berriro hauteskundeetara joateko ere. "Ez digu beldurrik ematen".
"Betiko gehiengo absolutuak" osatzea zail ikusten du buruzagi kataluniarrak, eta ezkerreko alderdiek "hiruko klasikoa" eratzea ere ez da erraza izango, bere hitzetan. Horren aurrean, "gehiengo sinple" batekin gobernatzea posible ikusten du. Hala, uste du Salvador Illa PSCko hautagaiak baino aukera gehiago dituela "gehiengo sinple batekin gobernatzeko".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa