Politika
KATALUNIA
EITB MEDIA
2014ko galdeketaren harira Auzitegi Gorenak bi urteko inhabilitazioa ezarri zion Kataluniako presidente izandakoari, eta hark erabaki horren kontrako helegitea jarri zuen Estrasburgon.
Artur Mas, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Europako Giza Eskubideen Auzitegiak artxibatu egin du Artur Mas Kataluniako presidente izandakoak Auzitegi Gorenaren epai baten kontra jarritako helegitea. Zehazki, 2014ko galdeketa independentistaren auzian ezarri zioten zigorraren (13 hilabeteko inhabilitazioa) aurkako errekurtsoa jarri zuen Estrasburgon buruzagi kataluniarrak.
Ez Masek eta ez bere abokatuak ez zituzten aurkeztu helegitearen inguruan Auzitegi europarrak eskatutako oharrak, behin eta berriz eskatu zitzaizkien arren, eta horrenbestez. Hori da epaileek eman duten arrazoia, gaur erabakiaren berri emateko zabaldutako oharrean.
Europako Konbentzioaren 37 artikulua ekarri dute gogora idatzian. Horrek dio Europako Giza Eskubideen Auzitegiak auzi bat artxibatzeko aukera izan dezakeela, ondorioztatu badu helegitea jarri duen pertsonak ez duela asmorik kasuarekin aurrera egiteko.
Gorenak ezarri zion inhabilitazioarekin bere giza eskubideak urratu egin zirela argudiatuta jo zuen Europara Masek 2022an. Espainiak Gobernuari zein Artur Masi, bi aldeei eskatu zien informazioa Europako Auzitegiak; Exekutibo espainiararena jaso zuen, baina presidente ohiarena ez. Ondorioz, artxibatzea erabaki da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa