Politika
Nafarroa
EITB Media
X sare sozialeko bere profilean eskegitako ohar batean azaldu duenez, "bullying birtual" baten biktima izaten ari da, eta egunero "mehatxu eta irainak" jasotzen ditu, gehienak matxistak.
Chivite, artxiboko argazki batean. EITB Media
Maria Chivite Nafarroako presidente sozialistak mugatu egin ditu bere sare sozialetan egin daitezkeen iruzkinak "gorrotoaren bozgorailu" bihur ez daitezen. Zehazki, berak jarraitzen dituen erabiltzaileen komentarioak argitaratuko dira, edota "edukazioz, nahi duten horri buruz iritzia eman nahi duten hezur haragizkoak diren eta izen-abizenak dituzten pertsonenak".
X sare sozialeko bere profilean eskegitako ohar batean, anonimatuan ezkutatzen diren erabiltzaile batzuen partetik pairatzen duen "bullying birtuala" salatu du buruzagiak. "Nire argitalpen bakoitzari dozenaka iruzkin egiten dizkiote, mehatxu eta irain laidogarriekin, gehienak matxistak", azaldu du.
Chiviteren ustez, "'nahikoa da' esateko unea heldu da". "Ez dut onartuko nire izena, Nafarroako Gobernuarena edo Foru Erkidegoarena gorroto mezuak helarazteko bozgorailu gisa erabiltzea", aldarrikatu du.
Hala, zehaztu du aurrerantzean berak jarraitzen dituen "kolore politiko guztietako" 4.000 erabiltzaileek izango dutela komentatzeko aukera. Nabarmendu duenez, "ez dut arazorik erabiltzaile zerrenda hori handitzeko, baldin eta erabiltzaile horiek hezur haragizkoak badira eta izen-abizenak badituzte, eta edukazioz euren iritzia emateko prest badaude".
Politikari nafarraren ustez, irain eta mehatxuak onartzeak "gorrotoa bizitza errealera jauzi egitea dakar". Ohartarazi duenez, "arrisku hori gauzatzen hasi da, eta denok jardun behar dugu horren kontra".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa