16:13

Politika

INKESTA

CISek 5 puntuko abantaila ematen dio PSOEri PPrekiko, Sanchezen erabakiaren ostean

agentziak | eitb media

Galdeketaren arabera, PSOEk irabaziko lituzke hauteskundeak botoen % 35,5 lortuta. Atzetik PP izango luke botoen % 30,4rekin eta hirugarren Vox, % 10,2rekin.

  • Ejecutiva general del PSOE. Foto: EFE

    Ejecutiva general del PSOE. Foto: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS) 5,1 puntuko abantaila ematen dio PSOEri PPrekiko maiatzeko azken barometroan, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak gobernuburu izaten jarraitzea erabaki ostean.

Galdeketaren arabera, PSOEk irabaziko lituzke hauteskundeak botoen % 35,5 lortuta. Atzetik PP izango luke botoen % 30,4rekin eta hirugarren Vox, % 10,2rekin.

Inkesta horrek herritarren iritzia jaso zuen gobernuburuak bere etorkizun politikoa aztertzeko hartu zuen bost eguneko hausnarketa-aldian (9,4 puntukoa zen orduan).

Sumarrek botoen % 8 jasoko luke, apirilaren amaieran baino zortzi hamarren gehiago, eta Podemosek sei hamarreneko jaitsiera izango luke, % 2,2rekin geratuta.

Kataluniako independentistei dagokienez, botoen % 1,5 lortuko lituzke Juntsek eta % 1,1 ERCk. Hau da, hamarren bat gehiago Carles Puigdemonten alderdiarentzat eta bat gutxiago errepublikanoentzat.

EH Bilduk botoen % 1,3 lortuko luke, EAJk % 0,8 eta BNGk % 0,6.

Hala ere, inkesta honen emaitzek buelta eman diete apirilekoei, horien arabera PP izango bailitzateke garailea botoen % 33,5ekin, PSOEri puntu bateko abantaila ateraz.

Lider politikoei dagokienez, Sanchez da gogokoena herritarren artean, baina hautagai batek ere ez du gainditzen. Bere atzetik Yolanda Diaz egongo litzateke, eta Alberto Nuñez Feijoo hirugarren postura jaitsiko litzateke.

Bestalde, herritarrei gobernuburu bezala nor izatea nahiko luketen galdetuta, Sanchezek jarraitzen du faboritoa izaten (% 27,8).

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena