13:14

Politika

Eusko Legebiltzarra

Gorrotxategik agur esan dio politikari eta EHUko irakasle postura itzuliko da

EITB Media

Elkarrekin Podemos-Alianza Verde koalizioaren zerrendaburu eta EP-IUren legebiltzarkide izandakoak gutuna partekatu du sare sozialetan bere erabakiaren berri emateko. Idatzian ezker konfederala "berregiteko" deia egin du.

  • Gorrotxategi, artxiboko argazki batean.

    Gorrotxategi, artxiboko argazki batean. EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

A21eko "hauteskunde porrota"z —Elkarrekin Podemos-Alianza Verde Legebiltzarretik kanpo geratu zen— hiru aste igaro diren honetan, Miren Gorrotxategi koalizioko zerrendaburua izandakoak iragarri du politikagintzari agur esaten diola, eta horrenbestez, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) Zuzenbide Konstituzionaleko irakasle postura itzuliko dela. 

Sare sozialetan kaleratutako ohar batean, Gorrotxategik azaldu du hurrengo Legebiltzarra osatzeko izapideak abian direla, eta gaur dela bere azken eguna legebiltzarkide gisa. 

"Gaur legebiltzarkide izateari utzi eta euskal unibertsitate publikora itzuliko naiz. Hortik lanean jarraituko dut zuzenbidea justiziara hurbiltzeko, askatasuna eta berdintasuna, elkartasunak gidatuta, benetakoak eta eraginkorrak izan daitezen pertsona guztientzat", iragarri du.

Gorrotxategiren aburuz, ezker konfederalaren —bi koalizio aurkeztu ziren, zerrenda bateratua adosteko gai ez izateagatik—  emaitza "hauteskunde porrota" izan zen, baina "aurreikusitako porrota". "Ezker eraldatzailearen zatiketak, argi eta garbi, hauteskunde-porrotaren aldeko apustua zekarren, eta, nire ustez, gizartearen zati handi bat merezitako ordezkaritza politikorik gabe uztearen arduragabekeria, Parlamentuan bere eskaerak bideratzeari uko eginez", arrazoitu du.

Dena dela, "penatuta" dagoela onartu arren, adierazi du "pozik" dagoela "guk egin behar genuena, pertsonalki eta kolektiboki, trebetasun handiagoarekin edo txikiagoarekin, egin genuelako".

"Uste dut espazio politiko hau (denborak esango du nork eta nola) berregin behar dela. Nolanahi ere, uste dut garrantzitsua dela, oroimen ariketa orotan bezala, egia esatea. Egiari aurrez aurre begiratu behar zaio, ekidistantziarik gabe; egiak zintzotasuna eta ausardia behar ditu gauzak diren bezala eta izan ziren bezala aitortzeko.

Agurraren aurrean, Podemos Ahal Duguk eskerrak eman dizkio azken urteotan egindako "lan eta konpromisoagatik", "osasun eta eskola publikoa beste inork ez bezala defendatzeagatik" eta "oligopolio energetikoari aurre egiteagatik eta ingurumenaren aldeko lanagatik". 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena