Politika
Legebiltzarra
EITB MEDIA
Izapidea beteta, apirilaren 21eko hauteskundeetan ordezkaritza eskuratu zuten pertsona guztiek jasoa izango dute kredentziala. Hori horrela, ganbera bihar eratuko da.
Bilkuren aretoa, hutsik. Argazkia: @PVasco_EuskoL
Apirilaren 21eko hauteskundeetan hautatuak izan ziren EH Bilduko 27 legebiltzarkideak gaur, astelehenarekin, akreditatuko dira Eusko Legebiltzarrean.
EH Bilduk ohar batean azaldu duenez, ezker subiranistak "emaitza historikoak" lortu zituen azken hauteskundeetan, eta 27 ordezkarirekin inoizko talde parlamentariorik handiena izango du, ganberako lehen indarrarekin berdinduta.
Nerea Kortajarena izango da taldearen bozeramailea, koalizio subiranistak ohar bidez jakinarazi duenez. Maddalen Iriartek Gipuzkoako ahaldun nagusirako hautagai izateko utzitako lekua bete zuen Kortajarenak legealdiaren azken txanpan, eta zeregin horretan jarraituko du hurrengo honetan ere.
Behin akreditazioak jasota, EAEko hauteskundeetan ordezkaritza eskuratu zuten hautetsi guztiek izango dute euren izaera egiaztatuta. Hori horrela, biharamunean egingo da Legebiltzarra eratzeko osoko bilkura. Itxura guztien arabera, Bakartxo Tejeria jeltzalea izango da presidente.
Duela 10 egun abiatu zen akreditazioak jasotzeko prozesua, Talde Mistoa osatuko duten bi legebiltzarkideek kredentzialak jasota (Jon Hernandez, Sumarren legebiltzarkidea, eta Amaia Martinez, Voxekoa). Gaur zortzi, beste hainbeste egin zuten EAJko hautetsiek ere. Orduan erdietsi zen Ganberaren herenaren akreditazioa, eta horrenbestez, abian jarri Legebiltzarra osatzeko atzerako kontaketa. Biharamunean PSE-EEren 11 legebiltzarkideen txanda izan zen, eta asteazkenean, PPkoena.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa