Politika
Hauteskundeak Katalunian
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Junts izango da bigarren indarra, eta ERC hirugarrena, horren arabera. Bestalde, PPk eta Voxek lortuko dituzte laugarren eta bosgarren lekuak, hurrenez hurren, Comuns Sumar, CUP-DT eta Aliantza Katalana atzetik dituztela.
TV3ren galdeketa
PSCk irabaziko dituke Kataluniako hauteskundeak, Junts gertu duela, Sigma Dos etxeak FORTArentzat, RTVErentzat eta 3Cat plataformarentzat egindako galdeketaren arabera.
Sozialistek botoen % 27,1 eta 37-40 eserleku lortuko dituzte. Azken hauteskundeetan, 33 ordezkari eskuratu zituen PSCk. Juntsek —bigarren indarra— emaitzak hobetuko ditu, botoen % 22,1 eta 33-36 eserleku lortuta. Hirugarren postura eroriko da ERC, botoen % 17 eta 24-27 ordezkari jasota; beraz, 5 eta 9 ordezkari artean galduko ditu.
Gainerako alderdiak ez dira botoen % 10era iritsiko. PPk, laugarren lekuan, botoen % 8,1 eta 9-10 eserleku jasoko ditu. Popularrek 2021ean lortutako emaitzak hobetuko dituzte horrela, orduan 3 ordezkari izan baitzituen. Vox mantendu egingo da, botoen % 7,2 eta 10-11 diputatu eskuratuta.
Comuns Sumar izango da seigarren indarra, botoen % 6,2 eta 6-7 eserleku jasoko baititu, eta CUP-DT zazpigarrena, botoen % 5,5 eta 6-8 ordezkari lortuta. Bi alderdiek eserleku bat edo bi galduko dituzte.
Eskuin muturreko Aliantza Katalana alderdiak ere ordezkaritza lortuko du, botoen % 3,2 eta 1-3 eserleku eskuratuta. Ciudadanos, aitzitik, kanpoan geratuko da; izan ere, botoen % 0,5 jasoko ditu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa