Politika
ALDERDI POLITIKOAK
AGENTZIAK | EITB MEDIA
"Batasun eza suizidioa iruditzen zaigu. Bi urte baino gehiago ditugu 2027ko udal eta foru hauteskundeak egin arte; beraz, badago denbora", esan dute ekimen horren sustatzaileek.
Podemosen eta Sumarren arteko batasuna eskatzen duen Elkarrekin Sumar Bai plataformak bilera egin du larunbat honetan Bilbon, "epe ertainean" indarrak metatzea lortzeko, "bide bideragarri bakarra" delakoan.
Ekarrekin Sumar Bai plataformak batzar irekia egin du, EAEko azken hauteskundeetan Sumarrek eserleku bat lortu eta Podemos Legebiltzarretik kanpo geratu ondoren.
Ezker konfederalaren espazioa osatzen duten sentsibilitate guztietako berrogeita hamar pertsona inguru bildu dira batasunaren alde lan egiteko, Zurekin Nafarroako ordezkariak, Eneritz de Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako Elkarrekin Podemos-IUko bozeramailea eta Imanol Zubero eta Roberto Lertxundi senatari sozialista ohiak, besteak beste.
Plataformako bozeramaileek adierazi dutenez, aurreko hauteskunde autonomikoetako emaitzek agerian utzi dute batasuna dela "aukera bideragarri bakarra". Horregatik, Euskadin "epe ertainean" hori lortzeko lan egingo dutela berretsi dute. Helburu hori lortzeko, lantaldeak osatu dituzte, eta ekainaren 9ko Europako hauteskundeak igaro ondoren, jardunaldiak egingo dituztela iragarri dute.
"Batasun eza suizidioa iruditzen zaigu. Bi urte baino gehiago ditugu 2027ko udal eta foru hauteskundeak egin arte; beraz, badago denbora", esan dute ekimen horren sustatzaileek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa