18:39

Politika

Hauteskunde batzorde zentrala

RTVEk beste saio batzuekin konpentsatu beharko ditu gainerako alderdiak Sanchezi egindako elkarrizketagatik

Agentziak | EITB Media

PPk, ERCk eta Ciudadanosek Hauteskunde Batzorde Zentralean salatu zuten RTVEk Pedro Sanchezi elkarrizketa egin ziola adierazpen instituzionala egin zuen egun berean, eta saio hori bertan behera uzteko eskatu zuten. Hala ere, elkarrizketa egin zen.

  • RTVEk Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuari egindako elkarrizketa. Artxiboko argazkia: EFE

    RTVEk Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuari egindako elkarrizketa. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hauteskunde Batzorde Zentralak gaur onartutako erabakien arabera, erakundeak ez ditu aintzat hartu PPk, ERCk eta Ciudadanosek Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari espedienteak irekitzeko aurkeztutako helegiteak, TVEren "erabilera alderdikoia" egitea egotzita.

PPk Hauteskunde Batzordearen aurrean salatu zuen RTVEk Sanchezi elkarrizketa egin ziola adierazpen instituzionala egin zuen egun berean. Adierazpen hartan dimisiorik ez zuela eman behar iragarri zuen gobernuburuak. Elkarrizketa bertan behera uzteko eskatu zuen Alderdi Popularrak.

Eskaera horixe bera ERCk eta Ciudadanosek ere egin zuten probintziako hauteskunde-batzordeetan. Hala ere, elkarrizketa egin zen, eta Hauteskunde Batzordearen akordioetan zehazten denez, RTVEk beste hauteskunde tarte batzuekin konpentsatu behar ditu datorren igandeko hauteskundeetara aurkezten diren gainerako alderdi politikoak.

PPk Kataluniako hauteskunde prozesuan PSCk izango lukeen "posizio pribilegiatua" salatu zuen Sanchezen elkarrizketa emititzean.

Gainera, Hauteskunde Batzorde Zentralak Ikerketa Soziologikoen Zentroari (CIS) eta Jose Felix Tezanos presidenteari espedientea irekitzea erabaki du, Pedro Sanchezen hausnarketa-aldiari buruzko premiazko inkesta dela eta. Lan horrek, azkenean, boto-estimazioa jaso zuen, hauteskunde (Kataluniako eta Europako parlamentuak) garaian.

Hauteskunde Batzordeak PPren kexa onartu eta astearte honetan jakinaraziko du bere ebazpena.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena