Politika
Maiatzak 12
AGENTZIAK | EITB MEDIA
PSCk lehen postua lortuko luke maiatzaren 12an botoen ehunekoari dagokionez, % 29,8 eta % 33,2 artean eskuratuz. Ondoren, Junts (% 15,4-18,1) eta ERC (% 15,2-17,9) alderdiak oso berdinduta egongo lirateke. Bestalde, Kataluniako herritarren % 39,7k oraindik ez dute erabakita botoa.
Silvia Paneque, Salvador Illa eta Jose Luis Rodriguez Zapatero. Argazkia: EFE
Salvador Illaren PSC alderdiak nagusitasunez irabaziko lituzke Kataluniako hauteskundeak, Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS) astelehen honetan jakitera eman duenez.
PSCk lehen postua lortuko luke maiatzaren 12an botoen ehunekoari dagokionez, % 29,8 eta % 33,2 artean eskuratuz. Ondoren, Junts (% 15,4-18,1) eta ERC (% 15,2-17,9) alderdiak oso berdinduta egongo lirateke.
PPk laugarren postua lortuko luke, botoen % 9,6-11,9rekin, Voxek % 5,8-7,5 jasoko lituzke, Comuns Sumarrek % 5,0-6,7 eta CUPek % 3,2-4,6.
Azkenik, Aliança Catalana alderdiak botoen % 3,0-4,4 lortuko luke, Alhora alderdiak % 0,6-1,3 eta Cs-k % 0,5-1,0. % 1,2-2,1ek beste alderdien alde bozkatuko luke eta % 1,0-1,9k boto zuria emango luke.
Apirilaren 24tik 30era egindako 4.051 elkarrizketatik abiatuta egin da inkesta, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak karguan jarraitzeari buruz egindako hausnarketa-aldian.
PSCren igoera horrek -40 eserlekutatik gora lortuko lituzke- gehiengo bat lortzea ahalbidetu lezake ERCrekin, nahiz eta alderdi horrek behera egin botoetan. Gainera, Comuns Sumarrekin ere bat egin dezake.
Independentziaren aldekoei dagokienez, hura babesten duten botoen kopurua (Junts, ERC eta CUP) % 40,6 inguruan kokatuko litzateke, % 45 Aliança Catalanaren botoak gehituz gero.
Bestalde, Kataluniako herritarren % 39,7k oraindik ez dute erabakita botoa. Aldiz, % 56,7k argi du nor bozkatu, inkestaren arabera.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa