Politika
Jaurlaritza
EITB Media
Gaurdaino Lan eta Enplegu sailburu izandakoaren kargugabetzea argitaratu du EAEko agintaritzaren aldizkariak. Mendiak dimisioa eman du Europako hauteskundeetan PSOEren zerrendatan joateko. Javier Hurtado Turismo sailburuak hartuko ditu, bestalde, Lan eta Enplegu Saileko eginkizunak.
Arriola, artxiboko argazki batean. EITB Media
Idoia Mendia Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua kargutik kentzeko dekretua argitaratu du gaur, asteartearekin, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA). Mendiak dimisioa eman zuen joan den astean, Europako hauteskundeetan PSOEren zerrendatan aurkeztu ahal izateko.
Dekretuaren arabera, Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak beteko ditu hark Bigarren Lehendakaritzan egiten zituen eginkizunak.
Bestalde, eta jada iragarrita zegoen bezala, Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuari egokitu zaizkio Lan eta Enplegu Sailaren egitekoak, harik eta hurrengo Jaurlaritza osatu arte.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa