17:07

Politika

Atzerriko boto-emaileak

Atzerriko botoak ez du eraginik izan apirilaren 21eko hauteskundeetako eserlekuen banaketan

EITB Media

EAJ nagusitu da Araban eta Bizkaian, eta EH Bilduk lortu ditu boto gehien Gipuzkoan. Atzerriko botoak zenbatuta, EAEko hauteskundeetako behin betiko boto-zenbaketa itxi dute, eserlekuen banaketa aldatu gabe.

  • Recuento de votos el pasado domingo en un colegio electoral. Foto: EFE

    Recuento de votos el pasado domingo en un colegio electoral. Foto: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hauteskunde Batzordeek ostiral honetan ekin diote EAEtik kanpo bizi diren Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hautesleen botoak zenbatzeari. 2024ko apirilaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako, 8.000 boto inguru iritsi dira atzerritik.

Bizkaiko eta Arabako botoak zenbatu dituzte dagoeneko, eta ez dute aldaketarik eragin igandeko hauteskundeetako emaitzek lurralde horietan utzitako eserlekuen banaketan. Gipuzkoako botoak zenbatzeko lana gehiago luzatu da.

Bizkaiko Hauteskunde Batzordeak igorritako datuen arabera, EAJk lortu ditu atzerrian bizi diren bizkaitarren boto gehien, 1.017; EH Bilduk, 604; PSE-EEk, 531; PPk, 511; Voxek, 168; Sumarrek, 100, eta Podemosek, 87. Beste hautagaitzek, batuta, 98 boto lortu dituzte. 13 boto zuri jaso dira. 

Araban, EAJk 173 boto jaso ditu, EH Bilduk 160, PSE-EE 143, PPk 129, Elkarrekin Podemosek 37, Voxek 33 eta Sumarrek 27. Beste hautagaitzek, guztira, 29 boto eskuratu dituzte, 4 boto zuri zenbatu dituzte eta bat baliogabea izan da.

Gipuzkoan, EH Bilduk 986 boto jaso ditu, EAJk 672, PSE-EEk 419, PPk 347, Elkarrekin Podemosek 85 eta Voxek 96.

Behin betiko zenbaketaren arabera, beraz, Bizkaian, EAJk 11 legebiltzarkide lortu ditu, EH Bilduk 8, PSE-EEk 4 eta PPk 2.

Araban, EH Bilduk igandean lortutako 8 eserlekuei eutsi die, EAJk 7 izango ditu, PSE-EEk 4, PPk 4, eta Sumarrek eta Voxek bana. 

Gipuzkoan, EH Bilduk 11 legebiltzarkide lortu ditu, EAJk 9, PSE-EEk 4 eta PPk 1.

Bizkaian, Sumarrek 738 boto behar zituen PSE-EEri eserleku bat kentzeko, eta EH Bilduk 1.360 behar zituen Gipuzkoan sozialisten eserleku bat bereganatzeko. Araban, are zailagoa zen eserlekua lortzea, EAJk 3.714 boto behar baitzituen legebiltzarkide bat gehiago irabazteko. 

Gaurko botoak zenbatu ostean, hautagaitzek erreklamazioak aurkeztu ahalko dituzte lurralde bakoitzeko hauteskunde batzordearen aurrean, eta EAEko Hauteskunde Batzordera bideratu ahalko dituzte ondoren. 

Helegiteak argitutakoan, hautagaitzak izendatuko dituzte, eta zazpi egun igaro aurretik, EAEko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dituzte, baita lurralde bakoitzeko Aldizkarietan ere.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena