Politika
UPN
Agentziak | EITB Media
Hala, karguan bederatzi urte eman dituen Javier Esparzaren lekua hartuko du Ibarrolak. Tuterako alkate Alejandro Toquero izango da presidenteordea.
Cristina Ibarrola —hautagai bakarra— aukeratu dute gaur, igandearekin, UPNko presidente, botoen % 81 emanda.
Hala, karguan bederatzi urte eman dituen Javier Esparzaren lekua hartuko du Ibarrolak. Tuterako alkate Alejandro Toquero izango da presidenteordea.
Bestalde, Cristina Sota (2007 eta 2015 artean Tafallako alkate izan zena) hautatu dute idazkari nagusi, eta Mario Fabo (2015etik Martzillako udalburu izan da) izango da Antolakuntza idazkaria.
Kongresuan bozketa egin ostean, Ibarrolak esan du datorren astelehenean "etapa berri bat" abiatuko dela, Iruñea berreskuratzea helburu duena, eta alderdia indartuko duena, "Nafarroako Gobernua ere jomugan hartuta". "Nafarrak ilusioz beteko dituen olatu baten hasiera gara", adierazi du.
Horretarako, militantziari dei egin dio "talde gisa" jardun dezaten, eta Nafarroako Gobernua lortu arte ez dutela amore emango berretsi du.
UPNko presidente hautatu eta berehala egin duen agerraldian Ibarrolak nabarmendu duenez, "ez diogu hazteari, indartsuago izateari eta Nafarroako politikan protagonismo handiagoa edukitzeari uko egingo", eta "galga jarriko diogu nazionalismoari, populismoaren atzerakadari, gezurraren normalkuntzari, interes alderdikoiei eta politika egiteko orduan demagogia baliatzeari".
Bukatzeko, bai berarentzat, bai UPNrentzat, "oso egun garrantzitsua" dela esan du, eta "Nafarroaren etorkizunarentzat ere inportantea dela uste dut", gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa