10:36

Politika

Eusko Jaurlaritza

Idoia Mendiak dimisioa eman du Europako hauteskundeetara aurkezteko

EiTB Media

Dimisioa asteartean gauzatuko da. PSOEk asteartera atzeratu du Europako hauteskundeetarako zerrendak onartzeko larunbatean egitekoa zuen bilera.

  • Idoia Mendia

    Idoia Mendia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Idoia Mendia jarduneko Lan eta Enplegu sailburuak dimisioa eman du ekainaren 9an egingo diren Europako hauteskundeetan Alderdi Sozialistaren zerrendetan aurkezteko.

EITB Mediak jakin duenez, Idoia Mendiak berak jakinarazi dio erabakia Iñigo Urkullu jarduneko lehendakariari gaur goizean egin duten bileran.

Lan eta Enplegu Sailak zabaldutako oharraren arabera, dimisioa asteartean gauzatuko da.

Jarduneko gobernuak beste pertsona bat izendatu ezin duenez, biek adostu dute Lan eta Enplegu Sailak lanean jarraituko duela eta jarduneko lehendakariak beste sailburu bati esleituko dizkiola Mendiaren ardurak. Javier Hurtadok hartuko omen ditu bere gain.

Bestalde, PSOEk asteartera arte atzeratu du Europako hauteskundeetarako zerrendak onartzeko larunbatean egitekoa zuen bilera. Itxura guztien arabera, Teresa Ribera izango da zerrendaburua. 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena