Politika
PEDRO SANCHEZEN GUTUNA
Agentziak | EITB MEDIA
Fiskaltzak bere iritzia eman baino lehen ireki zuen Begoña Gomezen kontrako ikerketa Madrilgo Instrukzio Auzitegiak, Manos Limpias sasi-sindikatu ultraeskuindarraren salaketa onartuta.
Begoña Gomez, artxiboko argazki batean.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuaren emazte Begoña Gomezen aurka Madrilgo Instrukzio Auzitegiak zabaldutako ikerketa artxibatzeko eskatu du gaur Madrilgo Probintzia Fiskaltzak.
Manos Limpias sasi-sindikatu ultraeskuindarrak jarritako salaketa bat tramitera onartu, eta influentzia trafikoagatik eta ustelkeriagatik, sekretupeko ikerketa ireki zuen kasuaren ardura hartu zuen epaileak, Fiskaltzak bere iritzia eman baino lehen. Orain, epailearen erabakiaren kontra helegitea jarri du Fiskaltzak Madrilgo Auzitegian, eta auzia atxibatzea eskatu.
Goizean zabaldutako ohar batean, Manos Limpiasek zehaztu du Gomezen kontrako salaketa hainbat komunikabidek kaleratutako "informazioetan" oinarritzen dela "soilik", eta onartu du informazio horiek faltsuak izan daitezkeela. "Instrukzioaren ardura duen epaileari dagokio informazio hori egiazkoa den edo ez esatea", dio, hitzez hitz, Miguel Bernad talde ultraeskuindarreko idazkari nagusiak izenpetutako idatziak.
Espainiako politikagintza hankaz gora jarri duen iragarpena egin zuen atzo Sanchezek. Agenda publikoa bertan behera utziko duela jakinarazi zuen, gobernuburu jarraitu behar ote duen aztertzeko, bere emaztea ikertzen ari direla jakin ondoren.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa