11:01

Politika

Ikerketa

Epaitegi batek eginbideak hasi ditu Begoña Gomez Pedro Sanchezen emaztearen kontra, influentzia trafikoagatik

Agentziak | EITB Media

Manos Limpias eskuin muturreko sasi-sindikatuak aurkeztutako salaketa baten harira abiatu dute ikerketa. Espainiako Gobernuko presidenteak honakoa esan du lehen erreakzio gisa: "Gertatutakoa gorabehera, Justizian sinisten dut".

  • Pedro Sanchez eta Begoña Gomez, artxiboko argazki batean.

    Pedro Sanchez eta Begoña Gomez, artxiboko argazki batean. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Madrilgo 41. Instrukzio Epaitegiak eginbideak hasi ditu Begoña Gomez Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuaren emaztearen kontra, influentzia trafikoa eta ustelkeria delituak egotzita.

Albistea El Confidencial agerkariak aurreratu du, eta Europa Pressi iturri juridikoek baieztatu diote ondoren. Apirilaren 16an abiatu ziren eginbideak, Manos Limpias eskuin muturreko sasi-sindikatuak aurkeztutako salaketa baten harira. 

Ikerketa sekretupean dago, baina webgunearen arabera, hainbat lekuko deklaratzera deitu ditu Juan Carlos Peinado epaileak. 

Manos Limpiasek aurkeztutako salaketaren arabera, Gomezi ustelkeria pribatua eta influentzia trafikoa egotz diezaiokete. 

Albisteak Kongresuan harrapatu du Sanchez, eta ERCk egindako galdera bati erantzunez, honakoa bota du: "Halako egun batez, eta ezagutu ditugun albisteak kontuan hartuta, gertatutakoa gorabehera, Justizian sinisten dut, bere autonomia eta independentzian". 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena