18:44

Politika

A21

Anduezak dio sozialisten printzipioak eta programa gidari izango duen akordio baten alde lan egingo dutela

EITB MEDIA

PSE-EEko idazkari nagusiak azpimarratu du gai izan direla "irtenbideak planteatzen dituen politika" nahi duten herritarrekin konektatzeko.

  • PSE-EEko zuzendaritza, Eneko Andueza erdian dagoela. Argazkia: PSE-EE

    PSE-EEko zuzendaritza, Eneko Andueza erdian dagoela. Argazkia: PSE-EE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

PSE-EEren zuzendaritzaren ustez, "erabateko arrakasta" izan da bere taldeak joan den igandeko hauteskundeetan lortutako emaitza; 150.000 boto eta 12 eserleku lortu zituzten Eusko Legebiltzarrean.

Ildo horretan, Eneko Andueza EAEko sozialisten idazkari nagusiak azpimarratu du jakin izan dutela "arazoak konpontzera, konponbideak planteatzera eta aurrean ditugun erronkei aurre egitera bideratutako politika pausatuagoa nahi duen hautesle horrekin konektatzen".

Halaber, sozialisten proposamenaren "argitasuna" azpimarratu du: "Kanpainan esandakoa egingo dugu boto horiekin. Aurrera begira joan gara, mundu guztiak zekien zein zen gure ibilbide-orria eta gure asmoa, beraz, orain konfiantza eman diguten guztien bermea dugu".

Anduezaren esanetan, euren printzipioak eta programa gidari izango dituen gobernu akordio baten alde lan egingo dute, "eta erakundeetan dugun ordezkaritza, bereziki Eusko Jaurlaritzan, gure botoak bezain argi eta sendo islatu dadin".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena