18:23

Politika

Kongresuko Ikerketa Batzordea

Illak onartu du "gutxi batzuk" pandemian kontratuez baliatu zirela, baina "antzematen zailak" zirela

EITB Media

Gainera, Osasun ministro ohiak esan du behin bakarrik ikusi zuela Jose Luis Abalos ministro ohiaren aholkularia, Koldo Garcia, eta adierazi du "faltsua" dela Ministerioak legez kanpoko ustezko sarearen enpresa nagusiari erosi izana.

0:55
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Salvador Illa Osasun ministro ohiak gaur Kongresuan aitortu duenez, pandemia garaian, 2020ko hilabete haietan "gutxi batzuk" baliatu ziren covid-19aren aurkako material-kontratuez, baina erakunde publikoentzat "antzematen zailak" zirela esan du, testuinguruagatik.

Gainera, Osasun ministro ohiak esan du behin baino ez zuela ikusi Jose Luis Abalos ministro ohiaren aholkularia, Koldo Garcia. Garciak Senatuko batzordean agerraldia egin du goizean. Illak azpimarratu du "faltsua" dela Ministerioak Soluciones de Gestion enpresari materiala erosi izana.

Illa Generalitateko hautagai sozialista da orain, eta Kongresuko ikerketa batzordean agerraldia egin du. 32 orrialdeko txosten bat aurkeztu du, alarma-egoeran eta larrialdiko erosketetan, hilabete horietan, jarraitu ziren prozedurei buruz.

Azaldu duenez, egun horietan Osasun Ministerioak eta agintariek "partikularren, enpresen eta bitartekarien hainbat eskaintza jaso zituzten, hainbat bidetatik".

"Proposamen horietako asko oportunistek eta arrotzek egiten zituzten, askotan prezioak neurriz kanpokoak ziren eta eskaintza batzuk zuzenean iruzur saiakeratzat hartu ziren", nabarmendu duenez.

Bere ustez, "Osasun Ministerioak modu zuhur, arduratsu eta eraginkorrean jokatu zuen osasun-sistemak eta herritar guztiek birusetik babesteko beharrezko materiala izan zezaten".

Eta hori guztia, Illaren hitzetan, nahiz eta "gutxi batzuk egoera horretaz baliatu ziren". Baina, bere ustez, "gutxiengo horrek ez du inola ere ordezkatzen eta ezin du oztopatu Espainiako gizarteak erakutsi zuen jokabide eredugarria, eta are gutxiago osasun publikoak egin zuen ahalegin eredugarria".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena