15:21

Politika

HAUTESKUNDEAK

Lehendakari gisa bere konpromisoa bete duela eta kargua "barne bake handiarekin" utziko duela dio Urkulluk

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Sailburu guztiek egindako lana eskertu du jarduneko lehendakariak, "ekaitz asko" izan baitira azken garaiotan.

2:58
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu jarduneko lehendakariak astelehen honetan esan duenez, "barne bake handiarekin" bizi izan du atzo Euskadin egindako hauteskunde eguna, kargua "duintasun osoz eta euskal gizartea errespetatuz" betetzeko konpromisoa bete ostean.

Urkulluk komunikabideei adierazi dienez, ez dagokio berari EAEko hauteskundeen emaitzak aztertzea, alderdi politikoei baizik, baina Imanol Pradales EAJko hautagaiak Eusko Jaurlaritzako buru ordezkatzea nahi du.

"Lehendakari gisa agintaldia ondo bukatzean eta makila eskualdatzean zentratuta nago", adierazi du.

Gogorarazi duenez, Jaurlaritzaren buru izan diren 12 urteetan, "ekaitzak", ""Zaldibarko zabortegiaren eta Ondarroako magalaren amiltzeak", "Bermeoko suteak", "denboraleak eta uholdeak" eta beste "egoera asko" jasan behar izan dituzte, "krisi ekonomiko eta finantzarioez, gerrez eta pandemia batez" gain.

Horren guztiaren aurrean, Urkulluk bere taldeak egindako lana txalotu du, "Euskadi gaur dagoen bezala egon dadin". "Ahalik eta ondoen egin nahi izan dugu, eta herritarrek horri buruz adierazi duten poztasun-mailak espiritua elikatzen digu", adierazi du.

Urkulluren esanetan, orain Imanol Pradalesi egokituko zaio "lehenengo lehendakarigai izateak suposatzen duen erantzukizun maila esperimentatzea, eta gero, negoziazioen ondoren, lehendakari aukeratua izatea". "Hala izatea nahi nuke", amaitu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena