10:10

Politika

HAUTESKUNDEETAKO EMAITZAK

Hernandez (Sumar): "Pozik gaude Eusko Legebiltzarrean gutxieneko presentzia izateaz"

EITB MEDIA

Arabako zerrendaburuaren esanetan, orain "ezkerreko politikak bultzatzen jarraitzeko unea" da. "Ezkerreko gehiengoa izango dugu berriro Eusko Legebiltzarrean, baina berriro aterako da aurrerakoia ez den Gobernu bat", esan du.

  • Jon Hernandez Hidalgo, EITB Mediaren artxiboko argazki batean

    Jon Hernandez Hidalgo, EITB Mediaren artxiboko argazki batean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jon Hernandez Hidalgok, Arabako Sumarreko zerrendaburuak eta bere alderdia Eusko Legebiltzarrean ordezkatzeko aukeratutako legebiltzarkide bakarrak, astelehen honetan adierazi duenez, hauteskundeetan lortutako emaitza "ez da emaitza handia izan", baina inkestak kontuan hartuta, "pozik eta lasai gaude Eusko Legebiltzarrean presentzia txikia izateagatik".

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Hernandez Hidalgok aitortu du penaz hartu dutela Alba Garciak eserlekurik lortu ez izana, "paper handia egin duen hautagai ona zelako, eta erantzukizun handia hartu duelako bizkar gainean".

Hauteskundeetan Podemosengandik bereizita joateko erabakiari dagokionez, onartu du bazekitela espazio zatitu horrekin "gauzak zailagoak" izango zirela, beraz, "orain lan egiteko gogoeta egin behar da". Aldi berea, "ezker federala hazi eta sendotu egin daitekeela" ean du, "espazio horrek presentzia baitu Euskadin".

Hurrengo legegintzaldian Sumarrek izango duen paperaz galdetuta, Arabako zerrendaburuak uste du orain "ezkerreko politikak bultzatzen jarraitzeko unea" dela. "Ezkerreko gehiengoa izango dugu berriro Eusko Legebiltzarrean, baina berriro aterako da aurrerakoia ez den Gobernu bat", esan du. "Guk ezkerreko politika horiek bultzatzen jarraituko dugu", gaineratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena