Politika
A21
EITB Media
09:00ak puntuan zabaldu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 729 hauteslekuetan jarritako 2.695 mahaiak. Datuak ezin dira duela lau urteko hauteskundeetakoekin konparatu; izan ere, datu bilketa ordu desberdinetan egin da.
Gasteizko hautesleku bat. EFE.
13:00ak bitartean bozkatzera deituta dauden 1.795.212 herritarren % 28k eman dute botoa Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako, Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak galderarik gabeko agerraldi batean emandako datuen arabera.
Datuak ezin dira duela lau urteko hauteskundeetakoekin konparatu; izan ere, datu bilketa ordu desberdinetan egin da. Dena den, orain arte ez bezala, eta aurrerapen teknologikoak medio, parte-hartzearen datua datu erreala da, ez estimazioa.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Gipuzkoan izan da parte-hartzerik handiena 13:00etarako: % 30ekoa. Bizkaian, boto-emaileen % 27,4k eman dute botoa ordu horretarako, eta Araban, % 25,9k.
Hiruburuetako datuei dagokienez, Donostian % 29,5ekoa izan da parte-hartzea 13:00etarako; % 25,7koa, Bilbon, eta % 25,9koa, Gasteizen.
Erkorekaren hitzetan, hauteskunde-eguna normaltasun osoz eta inongo gorabeherarik gabe doa.
Hurrengo agerraldia 19:00etan izango da, eta hauteslekuak 20:00etan itxiko dituzte.
Posta bidezko bozka
Aurten 54.559 boto-emailek eman dute botoa posta bidez, duela lau urte baino % 52,8 gutxiagok baina 2016ko hauteskundeetan baino % 14 gehiagok. Boto horiek, baina, ez dira parte-hartzea kalkulatzeko kontuan hartzen, hauteslekuak itxi ostean gehituko baitituzte, zenbaketa orokorra egiteko orduan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa