15:51

Politika

Transferentziak

Aldirietako trenen eskualdaketa argitaratu du Estatuko Aldizkari Ofizialak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Hauteskundeak izan baino bi egun lehenago, Hezkuntza eskumenen eskualdaketan sakontzen duen errege dekretu bat ere argitaratu dute, homologazioarekin eta unibertsitate tituluak parekatzearekin zerikusia duena.

  • Aldirietako trenen eskualdaketa argitaratu du Estatuko Aldizkari Ofizialak

    Aldirietako trenen eskualdaketa argitaratu du Estatuko Aldizkari Ofizialak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Autonomia Erkidegoak eta Espainiako Gobernuak adostutako transferentzien eskualdaketarekin lotutako hiru errege dekretu argitaratu ditu gaur, hauteskundeak izan baino bi egun lehenago, Estatuko Aldizkari Ofizialak.

Aldirietako trenen eskualdaketa argitaratzeaz gain, Hezkuntza eskumenak sakontzen dituen errege dekretu bat ere argitaratu dute gaurkoan, homologazioarekin eta unibertsitate tituluak parekatzearekin zerikusia daukana.

Bigarren akordio horrek 2011n adostutako transferentzia osatzen du, orain arte Euskadik Bigarren Hezkuntzako homologazioak soilik egin ahal zituelako.

Hirugarren dekretuaren arabera, etorkinen babes sozial, psikologiko, juridiko eta kulturalerako laguntzaren prestazioa bere gain hartzen du Euskadik, harrera sisteman konpetentzien banaketa eredu berri batez baliatuta.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena