12:00

Politika

KONGRESUA

Abalos 'Koldo auzia' ikertzeko batzordean azalpenak ematera deituko dute, PSOEk bere bazkideekin hala adostuta

AGENTZIAK | EITB MEDIA

PSOEk joan den astean aurkeztu zuen zerrendan ez zen ageri Abalosen izena. Azkenean, baina, zerrenda bateratua aurkeztea adostu dute, eta hor bai, ministro ohia sartu dute.

  • Jose Luis Abalos, artxiboko irudi batean.

    Jose Luis Abalos, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jose Luis Abalos ministro ohi sozialista 'Koldo auzia' ikertzeko Kongresuan eratu duten batzordean azalpenak ematera deituko dute, PSOEren hasierako zerrendan bere izena agertzen ez bazen ere.

Aina Vidal Sumarreko diputatuak jakinarazi du akordioa itxi dutela gobernu bazkide denek, batzordean deklaratzera deituko dituztenen zerrenda bateratua aurkezteko. Joan den astean, talde bakoitzak berea aurkeztu zuen.

Abalosekin batera, azalpenak ematera deituko dituztenen zerrendan daude, baita ere, Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidentea; Francina Armengol Kongresuko presidentea; Angel Victor Torres Lurralde Politika eta Memoria Demokratikoaren ministroa; Salvador Illa PSCko burua; eta Koldo Garcia, Abalosen aholkulari izandakoa.

Otsailaren 21ean lehertu zen  'Koldo auzia', Koldo Garcia atxilotu zutenean. Jose Luis Abalos ministro ohi sozialistaren aholkulari izandakoa, Auzitegi Nazionalak ikerketapean du pandemia garaian erakunde publikoei maskarak saltzean ustez legez kanpoko komisioak kobratzeko sare baten kide izan zelakoan. 

Auziak lurrikara eragin zuen Espainiako politikagintzan eta PSOEn. Sozialistek alderditik kanporatu zuten lau urtez PSOEren Antolaketa idazkaria ere izan zena. 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena