Politika
EITB Focus
EITB Media
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izan baino astebete lehenago egindako aurreikuspenen arabera, parte-hartzea ez da % 61era helduko, eta zalantzatien kopurua % 20koa da.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izateko astebete falta denean argitaratu du EITBk EITB Focus inkestaren atal berria. Hauteskundeen atarian egon arren, euskal herritarrek ez dute oraindik kanpainarekin bat egin, eta parte-hartzea % 61 ingurukoa izango da, galdeketaren arabera.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Araban % 62ko parte-hartzea izango da, Bizkaian % 61ekoa eta Gipuzkoan % 60koa.
Zalantzatien kopurua % 20koa da.
Metodologia
Bizitokia EAEn duten 1.800 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (lurralde historiko bakoitzeko 600). Galdeketak apirilaren 5a eta 11 bitartean egin zituzten, telefonoz.
Datu, mikrodatu eta adierazle estatistiko guztiak Gardentasun atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa