Politika
EITB Focus
EITB Media
Koalizio subiranista lehen indarra izango da, eta gora egiten jarraitzen du. EAJ bigarren postura jaitsiko da, eta Gipuzkoan haziko da gehien PSE-EE. PPk bere ordezkariari eutsiko dio, eta ezker konfederalaren kasuan, Sumarrek soilik lortuko du ordezkari bat.
EITB Focus
EH Bilduk lidergoa sendotuko du Gipuzkoan, eta lehen indar politikoa izango da apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, EITB Focusen arabera. Koalizio subiranistak hazten jarraitzen du, eta botoen % 42,1 eta egun dituenak baino hiru eserleku gehiago lortuko ditu.
EAJ bigarren indarra izatera pasatuko da, eta sei puntu eta bi ordezkari galduko ditu. Botoen % 30,4 eta 8 eserleku lortuko ditu.
Gipuzkoan haziko da gehien PSE-EE, eta ordezkari bat gehiago lortzeko aukera du, lau guztira.
PPk apur bat hobetuko ditu emaitzak. Botoen % 5,3 lortuko ditu, eta ordezkari bat izango du.
Ezker konfederalari dagokionez, Sumarrek solik lortuko du ordezkari bat, botoen % 5,3 eskuratuta.
Metodologia
Bizitokia EAEn duten 1.800 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (lurralde historiko bakoitzeko 600). Galdeketak apirilaren 5a eta 11 bitartean egin zituzten, telefonoz.
Datu, mikrodatu eta adierazle estatistiko guztiak Gardentasun atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa