17:43

Politika

EAE-KO HAUTESKUNDEAK

EHKSk Sumarren mitina eten du BECen, eta pertsona bat atxilotu dute Getxon Voxen mitinaren ostean

EITB Media

BECen, EHKSko kideak Sumarren hauteskunde ekitaldian sartu dira, Yolanda Diaz hitz egitera zihoanean. Getxon, pertsona bat atxilotu dute Voxen mitinaren ostean, ertzain bati jo dion objektu bat jaurtitzeagatik.

  • Voxeko militante bat, hainbat getxoztarri irainka. EFE.

    Voxeko militante bat, hainbat getxoztarri irainka. EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Apirilaren 21eko hauteskundeetako kanpainaren titularrek, larunbat honetan, alderdiek euren ekitaldietan igorritako mezuez aparteko bi azpimarra dakartzate. Izan ere, bai BECeko Sumarren mitinak, bai Getxoko Voxenak, kanpoko 'parte-hartzeak' izan dituzte, protesta gisa.

BECen, Euskal Herriko Kontseilu Sozialistako (EHKS) gazte talde bat Sumarren hauteskunde ekitaldian sartu da, Yolanda Diaz hitz egitera zihoanean. Pertsona horiek kartelak erakutsi dituzte, eta "patronalarekin hitzartutako lan-erreformak lan-baldintza miserableak betikotzen" dituela salatu dute, eta "kontratu mota berriekin langabeziaren eta behin-behinekotasunaren datuak estatistikoki makillatzen" dituztela gaineratu dute. Ondoren, istilurik gabe irten dira aretotik, eta ekitaldiak aurrera jarraitu du.

Bestalde, Voxek Getxon egin duen ekitaldian, besteak beste, Santiago Abascal alderdiko buruak eta Amaia Martinez Voxen lehendakarigaiak hartu dute parte. Ekitaldia bera arazorik gabe egin dute, "Faxistak kanpora" eta "Faxismoaren aurrean klase batasuna" zioten pankartak zabaldu, eta hainbat lagunek irainak egin dizkiten arren.

Mitina amaitu ondoren, ordea, tentsioak gora egin du, eta pertsona bat atxilotu dute polizia-lerroan zegoen ertzain bati jo dion objektu bat jaurtitzeagatik. Beste bi pertsona inputatu dituzte herritarren segurtasunaren aurkako delituak egotzita.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena